jueves, 18 de octubre de 2012

Argazki editoreak: photoscape


Photoscape  argazki editore errez bat da, programa honekin argazkiak hobetu eta eraldatzen dira, bai kameratik ateratakoak bai mugikorretik. Programa hau, internetetik jaitsi behar da, "descargar photoscape" jartzearekin balio du, eta dohaineko jeitsiera da.

Hauek dira progamaren barnean dauden funtzio ezberdinak:

       Bisorea: azaltzen dira argazkiak bere karpetan, diapositibetan ordenaturik.
 
Editorea: tamaina aldaketa, kolorea, argizkontrakoa, koadroak, mosaikoak, testua gehitu, marraztea, moztea, filtroak, begi gorrien ezabatzea.

GIF animatuak:  zenbait argazki erabili ondoren argazki animatua sortzeko.

Imprimitzea: inprimatzea formato ezberdinetan, erretratuak, pasaporteak…

Dibisorea: argazkiak zatitan moztea.

Pantailatzea: pantailari bat-batekoa atera eta gordetzea.

Kolore hautaketa: zoom-a irudietan, koloreak bilatu eta aukeratu.

Izendatzea: artxiboen izenak aldatzea.

Raw aldaketa:  RAWetik JPGra pasatzea.

Inpresio papera: grafikoak, marrak, eguteki paperak inprimitzea.







 Hau dugu photoscape programaren sarrera:

 Gure kasuan, collage bat egiteko pausuak ikasiko ditugu, umeekin askotan erabiltzen direnak, familia collage bat egingo da. Mozketa, markoa jartzea eta collagea osatzea izango dira jarraituko diren pausuak. Ikus dezakegu, pantailaren goikaldean karpetak daudela, beraz, argazkiak ditugun karpetan klikatu erta behekaldean erabiliko ditugun argazkiak izango ditugu.
 











Beraz, erabiliko dugun argazkia klikatuko dugu eta burua bakarrik nahi dugunez, recortar botoia sakatuko dugu eta kurtsorearekin lauki bat egingo dugu bere burua barruan utziz.
 




B

 













Beraz, burua bakarrik dugularik, edicion botoia sakatu eta bertan marko delakoa sakatuko dugu eta dauden marko guztien artetik, gustukoena aukeratuko dugu.

 
Badaukagu collagea egiteko beharrezko argazkia, aita eginda dago, eta horain pausu berberak jarraituz familiako beste kide guztiekin berdina egingo da. Kide guztiak amaituta daudenean, collagea egitera pasa gaitezke. Collagearekin hasteko, pantailaren goikaldean mosaiko jartzen duen tokian klikatu egingo dugu, behin hori eginda, eskuinaldean ikusiko ditugu hainbat mosaiko mota ezberdin, gure asmoei begira nahi duguna hautatuko dugu.
Gure kasuan, familian zazpi izanda aurreko mosaiko hori aukeratuko dugu, erdian egilea jarriz; goikaldean bakoitzak nahi duen titulua jartzeko lekua dago. Beraz, orain, argazkiak mosaikora pasatu behar dira, hau egiteko, argazkia nahi dugun hutsunera ermango dugu ( besteekin pausu berbera jarraituz):
Guztien argazkiak jarrita daudean, markoa jarriko diogu, horretarako, marko botoia sakatuz egingo dugu, eta bertan, nahi dugun markoa aukeratuko dugu. Markoa haukeratzean, atzekaldearen kolorea ere hautatu dezakegu fondo jartzen duen botoian klikatuz, gure kasuan, zuriz utziko dugu.
 
 Collagea ia ia amaiturik dago, baina, izenburua jartzea falta zaigu, horretarako, goikaldean ikusten den editar botoia klikatuko dugu, eta honek, aurretik egondako lekura eramango gaitu. Bertan, complementos barruan sartuko gara eta testua egiteko, "T"an klikatuko dugu.
 
 
 
"T" barnean, honako hau topatuko dugu:
Honen barruan, testuaren kolorea, tamaina, estiloa, azpimarraketa, negrita... alda daitezke. Aceptar botoia sakatzean, irudira itzuliko gara eta testua nahi dugun tokian jarriko dugu.
COLLAGEA AMAITUTA DAGO!!
*Guardar botoia sakatu eta nahi den tokian gordeko dugu gure lana.
 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario