jueves, 18 de octubre de 2012

Argazki editoreak: PickMonkey

PicMonkey, on-line dagoen argazki editorea da; hori da beste editore askorekiko duen desberdintasun nabarmenena. Argazki editore gehienak, Photoescape edo Photoshop adibidez, deskargatu eta ordenagailuan instalatu ez ezik, lizentzia daukate eta "frogazko" bertsioak izaten dira; beraz, hilabete baten baino gehiago erabili nahi izanez gero, produktua erosi beharra dago (Photoshop-en kasua adibidez).

Erabili nahi izanez gero bere web orrialdera joan beharra dago: www.picmonkey.com Hori bai, orrialdea ingelesez dago, ez beste hizkuntzetan; hala ere, oso sinple dago jarrita eta erabiltzeko nahiko erraza da. (Antzina zegoen Picnik editorearen bertsio berria da).
Hara heltzean hasierako orrialdean ondokoa aurki dezakegu :



Bertan bi aukera ematen dira: argazkia editatu (Edit a photo) eta collage bat sortu (create a collage).

Argazkia editatu nahi izanez gero, Edit a photo botoia sakatu eta ordenagailutik igo egiten da aldatu nahi den argazkia. Argazkia igota dagoenean pantailan agertuko da, eta bere ezkerraldean editatzeko aukera guztiak. aukerak sinbolo bidez agertu egiten dira, eta hauek klikatzean beste aukera berri batzuk agertzen dira; azken hauetan probako argazkia agertzen da efektua aplikaturik.
 Aukera desberdinak ondokoak dira:

-Ediziobasikoa: argazkia moztu, giratu, exposizioa, koloreak, kontrastea...
-Efektuak: zuribeltzean jarri, kolorea intentsifikatu...
-Aurpegietan zuzenketak egiteko tresnak: aurpegiko mantxa kendu, hortzak zuritu...
-Testua gehitu
-Sinboloak gehitu
-Markoa jarri
-Textura gehitu: argazkiaren parte batzuk gehiago markatzeko

Argazkia igotzean, pantaila zabaldu eta honela geratuko litzateke:


Efektu bat aplikatzerakoan, argazkia aldatu egiten da, eta barratxo bat dauka efektuaren intentsitatea handitu edo txikitzeko; nahi bezala geratzen denan, "apply" sakatu eta efektua aplikatuta geratuko da. Efektu asko doakoak dira, baino beste asko ere "premium" erabiltzaile izate eskatzen dute horiek koro itxurako iruditxoa daukate efektuaren argazkiaren ezkerraldean. Premium erabiltzaile izateko kupo bat ordaindu behar da, hilean, urtean... nahi bezala.


Editoreak aurkezten dituen beste aukeren artean testua gehitzearena aurki dezakegu. Hau egiteko, ezkerraldean "P" bat agertzen da. Horra joan eta letra desberdinez osatutako leiho bat irekiko da, beraz, letra bat hautatu eta "Add a text"-en klik egin. Testua idatzi bezain laster, argazkiaren kanpoan klikatu eta testua sortuko da. Testua nahi duzun lekura mugitzeko, testuaren gainean klikatu eta kurtsorea askatu gabe, nahi duzun tokira mugi dezakezu. 




Argazki-editore honek ere sinboloak eta irudiak jartzeko aukerak ematen ditu. Horretarako, "Overlays" izeneko botoia dago. Botoi hori sakatuz gero, hainbat ikono agertuko dira. Ikonoak selekzionatu eta mugitzeko, aurrean aipatu dugun bezala, irudian klikatu eta kurtsorea askatu barik, nahi dugun tokira mugi dezakegu. Hurrengo adibidea baliogarria da esandakoa ulertzeko: 




Argazkiaren zati batzuk moztu ahal izateko, zera egin behar da: "Basic edits" sakatu (lehenengo aukera) eta "crop"-en klik egin. Hau egin bezain pronto, koadrotxo bat agertuko da argazkiaren erdian eta argazkiaren zatiak mozteko, koadrotxo hori luzatu edo gutxiagotu beharko dugu. Ondoren, "apply" sakatu eta amaitzeko, selekzionatutako guztia, moztuta geratuko dena izango litzateke. Hona hemen adibide bat: 




Picmonkey-rekin kollageak ere sor ditzakegu. Hau egiteko, orrialde nagusian “create a collage” sakatu.Ondoren leiho berria irekiko da hainbat hautabideekin. Lehenik eta behin, nahiago dugun diseinua aukeratu beharko dugu. Hori egin eta gero, “Upload”-en klik egin behar da eta rudiak igotzeko aukera izango dugu.  Igotzerakoan, irudiak ezkerraldean agertuko dira eta kollagean sartzeko, collagearen zati batera arrastatu beharko ditugu.





Horrela, pixkanaka-pixkanaka, kollagea sortzeko gai izango gara.





Amaitzeko, egindakoa gorde ahal izateko, pantailaren goikaldean “Save” jartzen du. Bertan egin behar dugu klik eta ezkerraldean argazkiaren detaileak agertuko zaizkigu. Ados egon bezain laster, “Save photo” klikatu. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario